You may have to Search all our reviewed books and magazines, click the sign up button below to create a free account.
Many new and fruitful avenues of investigation open up when scholars consider forgery as a creative act rather than a crime. We invited authors to contribute work without imposing any restrictions beyond a willingness to consider new approaches to the subject of ancient fakes, forgeries, and questions of authenticity. The result is this volume, in which our aim is to display some of the many possibilities available to scholarship. The exposure of fraud and the pursuit of truth may still be valid scholarly goals, but they implicitly demand that we confront the status of any text as a focal point for matters of belief and conviction. Recent approaches to forgery have begun to ask new questions...
Euskal literatura serioa iruditzen zaizula? Ez zarela inoiz dibertitzen liburu bat irakurtzen? Orduan ez duzu Ostegunak ezagutzen. Jon Arretxeren azken lan hau umorearen, "desmadrearen", ondo pasatze axolagabearen apologia hutsa duzu, alde guztietatik.
None
Zer da guk nahi gabe ere bizimodua korapilatzen digun sentimendua? Zein da pertsonen arteko katramila gehien sortzen dituen arrazoia? Zer da gorputzak lotzera bultzatzen gaituen zirrara goxoa? Deituiozu maitasuna nahi baduzu, deituiozu sexua bestela: izenak izen, horixe duzu, nonahi eta noiznahi, gure poz urrien eta buruhauste ugarien iturri nagusia. Hamazazpi ipuin eta beste horrenbeste poemaz osatutako liburua da Korapiloak; bertako pertsonaiak ere istorio batetik bestera igarotzen dira, haien arteko korapiloak sortuz eta kontakizuna aberastuz, eta irakurlearen esku geratuko da, azkenik, protagonisten arteko loturak argitzea eta maitasunaren puzzlea piezaz pieza osatzea. Egunerokotasun eta absurdoaren artean mugitzen da Jasone Osoro liburu berri honetan, izenik ez duen hiri bateko jende anonimoaren geletan sartuz eta haien sekretuak argituz, irakurlearen begi harrituen aurrean. Ispiluaren bestaldean gu geu gaude ordea, norberaren bizitza ere korapiloz betetako soka luzea baita: askatzen den korapilo bakoitzeko biluziago geratzen gara, baina hurbilago dugu, era berean, desira ezkutuen ametsa.
1965ean Huntaz eta hartaz kaleratzean aurrerakada nabarmena eman zion Txillardegik euskal saiakerari, gure hizkuntza gai orotako tresna malgu eta adierazkorra izan zitekeela erakutsiz. 42 urte geroago, Horretaz argitaratuz osatu du hirukia, egilearen kezka eta arduren erakusgarri diren zazpi saio labur proposatuz irakurleari. Bi idazle hartu ditu aipagai: Jean Paul Sartre, intelektual engaiatuaren eredua, mendeurrena bete berri duena, eta Rosalía de Castro, beharbada lehenengo poeta existentzialista, eta egileari Galizaz hitz egiteko parada ematen diona. Horrez gain, Ameriketako indioen genozidioa, giza eboluzioa, eta erlijioaren eta antropozentrismoaren kritika landu ditu entsegu banatan. Azkenik, Astronomiari buruzko lan bi datoz, Unibertsoaren neurriaren eskerga jartzen digutenak begien aurrean.
Ipuin bilduma bat da Tentazioak, 25 istorio labur biltzen dituena. Gaia, mundua bera bezain antzinakoa: maitasuna, sexua, gizon-emakumeen artean sortzen diren sentimendu, korapilo eta ezin ulertuak; betidanikoa, eta aldi berean guztiz berria, egunero deskubritzen duguna, ustekabean bere sareetan harrapatzen gaituena. Patxi Ezkiagak hitzaurrean dioen legez, "idazle gazte honen istorioak bizitzaren arriskuez, zirraraz, misterioz eta ahalbidez gainezka daude (...) konfesaezinak zaizkigun gure ezkutuko irudien aurrean, unetxo batez bederen, jar gaitezen". Idazkera, berriz, arina eta jostalaria du; hizkuntza erraz eta gozoa darabil, baina aldi berean landua, esan nahi duena zehatz esateko balio d...
Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak antolaturiko Joseba Jaka literatur beketako II. deialdian Pello Esnalen proiektu bat saritu zen gazteentzako literatura alorrean, eta orain aurkezten diegu euskal irakurleei, egitasmo zena liburu bihurturik. Erreformatoriora eraman dute Andoni, bere herritik indarka aterata. Askatasuna galduko du mugimendu guztiak neurtuta dauden etxe horretan; guraso eta senideak galduko ditu bera bezalako mutil zigortuak besterik ez dauden eremu itxian; eta izena ere galduko du, Antonio deitura ofiziala eman baitiote fraile eta irakasleek, Txatxarolas ezizen mingarria itxiturako kideek. Biziak ez du etenik ordea. Rofekort deitzen dioten erreformatorio horretan egun orok du bere abentura, handi nahiz txikia, eta eguneroko gorabehera horietan aurkituko ditu Andonik bere kezkak eta bizigarriak: eskolako larrialdiak direla, futbol-partiduetako poxak direla... Rokeforteko biztanleetan ere denetik topatuko du, irribarrea eta laguntza eskaintzeko prest dauden lagunak, bai eta azpikerietan dabiltzan zipotzak ere.
?Gure tragedia da, bizi dugun kulturan, zurrutotsik ez egitea guretzat absolutua dela, eta ez hiltzea edo ez torturatzea ez dela absolutua. Horrek ez zuen kritika bat izan nahi, gertakari bat espresatu nahi du: errealitatea horixe da. Beraz, zer egin??. Hala dio Joxe Azurmendik liburu honetako pasarte batean. Euskal Herria krisian du obrak izenburua eta egilearentzat ez dago zalantzarik krisi batean gaudela: badakigu gizakiok tximino kumeak garela, eta historiaren baitan eraiki ditugula geure etxetxoak eta ustetxoak, baina aldi berean Jainkoak behin betiko emandako lege baten nostalgia dago gure baitan, Jainko horri beste izen batzuk ematen dizkiogun arren: dela Ilustrazioa, dela demokrazia....