Welcome to our book review site go-pdf.online!

You may have to Search all our reviewed books and magazines, click the sign up button below to create a free account.

Sign up

Begoñaren itzalpean
  • Language: eu
  • Pages: 129

Begoñaren itzalpean

36ko gerrak irabazle eta galtzaileak izan zituen; baina galtzaile guztiak ez ziren berdinak, ezta irabazle guztiak elkarren adiskideak ere. Franco epelegiav zelakoan, nazien laguntzaz iraultza egin nahi zuten falangista bilbotar batzuen istorio ezkutua dakarkigu Jose Inazio Basterretxeak, gerrako eta gerraosteko pasadizo ezezagunak fikzionatzeko bere eleberri-sortari jarraipena emanez. Horrekin batera, 1986an, 40 urte baino gehiago igarota, Suitzatik datorren emakume eder eta misteriotsu bat agertzen da detektibe pribatu bilbotar baten bulegoan, bere gurasoak nor ziren jakin nahi duela-eta. Bi hari horiek uztartuz, kontakizun bizi bat ondo du egileak, noiz umoretsu noiz sentsuala, historiaren alderik ilunenak argituz eta bizitzarekiko maitasun-taupadak transmitituz.

Marearen erraietan
  • Language: eu
  • Pages: 184

Marearen erraietan

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2006
  • -
  • Publisher: Alberdania

Fikzio gauzagarria duzu eskuartean. Hiru emakume eta gizon bat dira protagonista nagusiak. Bizitzak hurbildu, eta bizitzak berak urrundu ditu. Gizakiaren metamorfosi animikoaren lekukotasuna ageri da batetik; bestetik, une ilunei neurria hartzea. Iragana, oraina eta etorkizuna nahasten dira lerro artean, bizitza eta heriotza nola. Bilbon eta Bartzelonan kokatu ditu autoreak bere pertsonaiak. Banan-banan aurkeztuko dizkizu hasieran, modu beregainean jardungo dute ondoren. Ez da film bat, halere badu narrazio zinematografikoaren usaina. Amets bat da nobela hau, amets gauzagarria.

Azken tranbiaren itzala
  • Language: eu
  • Pages: 103

Azken tranbiaren itzala

1938ko uztailaren 30ean, faxistek Bilbo hartu zutenetik urtebetera, hiriburutik hurbil den herri batean, hari bi gurutzatuko dira. Batetik, auto ofizial batean zenbait frankista nabarmen datoz: Augusto Beitia armadore eta estraperlista eskrupulu gutxikoa, eta Miguel María Sasnar, kazetari militar barren ustelekoa; misio ezkutu bat izan berri dute Bordelen, bizirik dirauen gerrak horrelako lan beltzak ere eskatzen baititu oraindik. Bestetik, haiekin egingo du topo Basabe-Uriarte familiak. Sendi apala, lanaren nekeak eta maitasunaren pozak ahal bezala daramatzana, historiaren protagonista ez baizik haren biktima izaten ohitua. 70 urte geroago, familia horretako kide bat, Jose Santos, etxeko ganbaran ari da, gertakari haiek argitzen eta berrraikitzen, baita bere amodio istorioa bizitzen ere.

Mandatarien gerra
  • Language: eu
  • Pages: 56

Mandatarien gerra

Espainiako Gerra Zibileko pasadizo ilun bat. Beste bat. 1938ko ekainean, Errepublikak galdua du Ebroko bataila, baina Pirinio Zentralean, tropa leialen 43. dibisioak gogor eusten dio frankisten erasoari. Egoera horretan, isilpeko mandatari bat abiatzen da Hendaiatik Bielsara, diruz beteriko poltsa bat eta eginkizun ezkutu bat daramatzala? Gertaerak jazo zirenetik 20 urtera kazetari mexikar batek idatzitako erreportaje-sorta baten itxura emanez, eleberri berezi bat sortzea lortu du Basterretxeak: espioitzako giro argi-ilunak Pininio elurtuen paisaia ikusgarrian kokatuz; ideal politikoak, diruinteresak eta ustekabeko amodioak trama sinesgarri batean nahastuz; pertsonaien ibilerak elipsiz jositako erritmo bizian kontatuz.

Aurkari ikusezina
  • Language: eu
  • Pages: 150

Aurkari ikusezina

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2003
  • -
  • Publisher: Alberdania

Gure gutasunak arduratzen nau, beste guztien gainetik horrexek arduratzen nau; ez dakigun gerta mahaia paratu nahi eta ogirik ez izatea. Edo euskaraz gara, edo ez gara izango; herri, esan gura dut. Vasconia nahiz Euskal Errepublika eleanitza ez da Euskal Herria; proiektu hori politikoki polita izan daitekeen arren, ur-ardo usaina hartzen diot. Hala ere, ez da hainbeste zazpi probintziak suz eta altzairuz euskaldun bihurtzea, ezpada garen euskaldunok geure herria osatzea eta abian jartzea: Euskal Herria abian jartzea administrazio propioarekin, hezkuntza berezituarekin, eta hedabide beregainekin. Zeren, galdetu al digute euskaldunei erdaldunekin konpartitu nahi ote dugun administrazioa, edo hezkuntza, edo hedabideak?

Erremateko tiroa
  • Language: eu
  • Pages: 116

Erremateko tiroa

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2007
  • -
  • Publisher: Alberdania

Hiru gazte, Sophie de Réval, haren anaia Conrad, eta Eric von Lohmond, haien betiko adiskidea, gerra zibilak azpikoz gora nahastu eta suntsitutako Kurlandiako herrialde bakartuan, Lehenengo Mundu Gerraren azken urteetan eta sobiet iraultzaren hasieran. Paisaia urratuak eta gerrak jarriko du agertokia, patuak elkartuko ditu pertsonaiak eta haien desira bateraezinek, arbuioek eta inkomunikazioak idatziko tragedia. Azkeneraino jokatuko dituzte, halabeharrak eraginak balira bezala, hotz eta ia axolagabe, beraiek iruten dituzten paperak.

Euskaldun guztion aberria
  • Language: eu
  • Pages: 136

Euskaldun guztion aberria

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2009
  • -
  • Publisher: Alberdania

Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin. Baina aspertze horien arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke andrearekin baldin badago edo koadrilako bere lagun minarekin, edo Zuriñe bere ikaslearekin. Alaskako unibertsitate batetik etorri zaio eskaintza bat, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Aukera ederra iruditzen zaio Euskal Herritik ihes egiteko. Edo beste zer edo zeretik doa ihesi? Kontua da ihesi doala, behintzat. Alaskan, bakar-bakarrik, eta gure herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriaren historia fantastiko bat asmatzen du. Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua. Hitz batean, umoretsua da, bai, eleberri labur hau, baina irakurri ostean min eragiten duena.

Txantxetan ari zara, Tanner jauna
  • Language: eu
  • Pages: 184

Txantxetan ari zara, Tanner jauna

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2007
  • -
  • Publisher: Alberdania

Kontakizun bizkor umoretsu honetan gertatzen dena gutako edonori gertatu zaigu noizbait. Paul Tanner-ek bizitza lasaia darama telebistarako dokumentalak egiten. Halako batean, ordea, oinordetzan etxe zahar bat egokitu zaio. Orduan hartu du bere bizitzako erabakirik zorigaiztokoena: bere etxea saldu eta oinordetzakoa eraberritzen hasiko da. Eraberritze lanak hasterako infernu txikia bihurtu zaio bizitza. Hasi eta bi astera, hasi zenean baino okerrago dago. Infernuaren ahoa zabalduz joan zaio. Han hasi zaizkio banan-banan pasatzen gremioetako langile guztiak: Igeltsero pitzatuak, sabaigile gaizkileak, argiketari zoroak… Ematen du elkar hartu dutela denok Tanner jaunari bizitza hondatzeko. Izan ere, ez dago gauza izugarriagorik, etxea eraberritzen hasi, han lanean ari zaizun langileari zerbait eskatu eta harridura aurpegia jarrita “Txantxetan ari zara, jauna?” erantzuten dizutean baino. “Langile batek esaten badizu hormaren kontra joko duzula, ondo daki zer ari den esaten. Nik ez nuen, ordea, ezer entzun nahi, ez nuen ezer jakin nahi aurrean nuen hondamendiaz, ez eta dagoeneko zelatan neuzkan filibusteroez ere”. J-P. D.

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa
  • Language: eu
  • Pages: 228

Pijama marradunaz jantzitako mutikoa

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2007
  • -
  • Publisher: Alberdania

Deskribatzeko gaitza da Pijama marradunaz jantzitako mutikoaren istorioa. Eskuarki, argibideren bat edo beste eman ohi dugu liburuaren atzeko aldean; baina, oraingoan, iruditu zaigu liburuaren irakurketa zapuztuko genukeela. Uste dugu garrantzitsua dela gaiaz ezertxo ere jakin gabe has zaitezen liburua irakurtzen. “Ia ezinezkoa da bertan behera uztea, egunetan buruan jirabiraka dabilzkizun liburu horietakoa da, bakanetakoa”. Becky Stradwick, Borders, The Bookseller “Irudimenean iltzatuta geratzen diren esamoldez jositakoa... Irakurlearen buru doa nabarmen, azken orrialdeetan kolpe lazgarria ematen dion arte”. Nick Tucker, Independent “Liburu ezin bikainagoa... istorio zirraragarria, xumeki kontaturikoa”. Irish Examiner “Askotariko gogoetei eta iritziei bide ematen dien eleberria da; irakurtzeaz gain, hizpidera ekartzea eta bihotz ondoan gordetzea ere merezi duten liburuetakoa”. Achuka “Hain da liburu xumea eta, itxura batera, hain irakurterraza, ia-ia perfektua baita”. Irish Independent

Gizona ilunpean
  • Language: eu
  • Pages: 216

Gizona ilunpean

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2008
  • -
  • Publisher: Alberdania

Erretiroa hartutako liburu-kritikari bat, hirurogeita hamabi urtekoa; berrogeita zazpi urteko bere alabarekin eta hogeita hiru urteko bilobarekin bizi da. Emaztea iaz hil zitzaion. Alabaren gizonak duela bost urte utzi zuen. Bilobaren mutil-laguna hil egin zuten. Samina dago etxe horretan, arima zaurituak, eta gizona gauero-gauero etzaten da ilunpean bere iraganari buruz ez pentsatzeko ahaleginak eginez, beste mundu batzuei buruzko istorioak asmatzen. Ezin du eragotzi, hala ere, berak asmatzen dituen kontakizunetan ere, bizitzan bezala, gerra eta tragedia nagusitzea. Samurtasunak eta belaunaldien arteko elkartasunak iraunaraztzen ditu bizirik hirurak. Aitona Augusten eta biloba Katyaren arte...