You may have to Search all our reviewed books and magazines, click the sign up button below to create a free account.
"Collection of articles by Basque writers and American and European academics on the globalization of literature, postcolonialism, and new ethnic landscapes. Also treats topics such as center and periphery dualities, subaltern identities, so-called borderlands thought, and the effect of Creoleness"--Provided by publisher.
Pasa den mende hasierako aldizkaria dugu Argia. XX. hamarkadan hasi zen kaleratzen Donostiako astekari hau, Bittor Garitaonaindia eta Gregorio Mujikaren bultzadari esker. Egunkari itxurakoa zen, dotorea. Maiztasunez argitaratzen zen lehen argitalpena zenez, euskaltzaletasunean mugitzen ziren dendadunek eta enpresariek ez zuten aukera alferrik galdu, eta orrialde haietan egin zituzten bezeroak erakartzeko lehen saio xumeak; zortez batzuetan, zorterik gabe beste zenbaitetan, irudimenez eta freskotasunez sarritan. Nolanahi ere, gaur egungo euskarazko publizitatearen aitzindariak izan ziren. Liburu honetan lan horien lagin eder bat bildu da, nondik gatozen hobe ulertzea baliagarria baita nora goazen jakiteko.
None
None
Hispanic Studies; Literature; Latin American Studies.
None
“Gipuzkoarra eta donostiarra naiz: aurrenekoa gustatzen zait; bigarrena, asko ez”. Horrela hasten da Donostiari buruz Pío Barojak idatzi zituen testuen hautaketa hau. Berrogeita bost urte zituen esaldi hori idatzi zuenean eta hirurogeita hamarretik gora azken parteko oroitzapenak argitaratu zituenean. Barojari ez zitzaion Donostia atsegin, askotan esaten du. Liburu honetan ikasiko ditugu bere arrazoiak. Arrazoi batzuk galduko ziren gaur egungo Donostian, beste batzuk hor egongo dira seguru asko; garbi dagoena da Donostiarekin lotutako haurtzaroko oroitzapen asko gorde zuela Barojak buruan. Begirada maitekorra eta samurra atxikitzen du haurtzaroan entzun zituen kantuen gainean, eta, bate...
None
Maitasun ezinezkoak eta kasualitate gertagaitzak topatuko dituzu eleberri honetan, likantropoak eta banpiroak, arima erosten duten aingeruak, ma hil ostean jaiotako haurrak, magoak, bidaiak, ipuinak... Pasioz eta liluraz beteriko liburua, jario hordigarri batez idatzia, amodio debekatuek bezala utzi ezinezko sorginkeriaz lotuko zaituena.
Europan barrena egindako ibilaldi baten tankeran egituratutako ipuin-bilduma honek, hamaika istoriotan zehar beste hainbat hiri ezagutaraziko dizkigu. Hendaia, Marseilla, Geneva, Venezia, Trieste, Ljubljana, Zagreb, Pula, Genoa eta Niza dira kontakizun hauetako agertokiak, eta hiri horietako tren geltokiek badute ipuinotan toki esanguratsua. Izan ere, hiri batetik edo ipuin batetik besterako bidaia egitea proposatzen zaigun liburu honetan, geltokiak beti dira istorio baten abiapuntu edo helmuga. Egileak lortu du hiri bakoitzaren funtsa jasotzea eta istorio bakoitzari dagokion kolorea eranstea, guztietan gaiak ezberdinak izan arren: askatasuna, alde bakarreko maitasuna, errutina, tokiz kanpo sentitzen denaren sentimendua...