Welcome to our book review site go-pdf.online!

You may have to Search all our reviewed books and magazines, click the sign up button below to create a free account.

Sign up

Soneto hautatuak
  • Language: en
  • Pages: 212

Soneto hautatuak

  • Type: Book
  • -
  • Published: 1995
  • -
  • Publisher: Alberdania

Lehen hitzetatik (“Eder direnen eder”) azkenetara (“zinez gezur gartsu”), edozein gizon-emakume izaten zekien gizonak, Shakespeare berdingabeak, gizon-emakume orok noizbait goza-pairatu duen sentimenturik gaitzen hori ele eder bihurtzen digu: amodioa. Ibilbide horren gorabeherek markatzen dute soneto ospetsuona: esperantzatik loria-ustera, zalantza goxotik etsipen mingotsera. Gurean Oihenartek abiarazi zuen tradizio apurraren ildo zahar-berritik ekin dio Juan Garziak Shakespeareren Soneto Hautatuon itzulpen-egokitzapenari, neurtitz jantzi ederrez gureturik literatura unibertsaleko poesia-lan ospetsuenetako hori.

Bizia lo
  • Language: eu
  • Pages: 644

Bizia lo

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2003
  • -
  • Publisher: Alberdania

EUSKADI LITERATURA SARIA 2004 Bost kontakizun biltzen ditu Jokin Muñozek liburu honetan. 60ko urteetan jaiotako belaunaldiari bizitzea egokitu zaion giroari eta bizipenei oso lotuak bostak ere. Entzunez baino ezagutzen ez duen gerraosteko giroan murgiltzen da autorea aurreneko ipuinean, eta fikzio futurista alegiazkoan sartuta bukatzen du liburua. Tonu errealista da nagusi. Kontakizun biluziak dira, apaindura askorik gabeak. Gordin kontatuak daude, baina epairik eman gabe. Irakurleak atera beharko ditu ondorioak, eta ez dira beharbada oso baikorrak izango. Neguan bizia lo dago Lizardiren begietan. Ez dira autorearenak lo egon kontakizun indar handiko hauek idazterakoan. Euskal gatazkaren hariak bizi-bizi ageri dira agertokiaren atzeko oihal, baina ez da gatazkari buruzko liburu bat. Arazo horrekin ere bizitzen ikasi dugun gizakiei buruzkoa baizik.

T (Tragediaren poza)
  • Language: eu
  • Pages: 264

T (Tragediaren poza)

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2008
  • -
  • Publisher: Alberdania

Bashevis Singerrek zioen indar arraroa daukala janzkerak. Nobela honetan ere indar handia dauka janzkerak, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina. Alde batetik, tragediari buruzko ikastaro bat egiten ari da Terese, eta bestetik, aitaren heriotza iragarriaren tragedia ari da unez une bizitzen. Terese eta Tragedia, biak “t”z hasten diren hitzak. Ermuko Foroko k...

An Anthology of Basque Short Stories
  • Language: en
  • Pages: 232

An Anthology of Basque Short Stories

This compilation of short stories from fourteen contemporary Basque writers provides an excellent introduction to modern Basque literature. The works were translated directly from Basque into English. Includes stories by Bernardo Atxaga, Lourdes Oñederra, Iban Zaldua, among others.

Euskaldun guztion aberria
  • Language: eu
  • Pages: 136

Euskaldun guztion aberria

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2009
  • -
  • Publisher: Alberdania

Zer garen eta zer izan nahi genukeen. Hara hor buruhausteak eragiten dizkigun arazo bat, bai alor pertsonalean bai alor politikoan ere, herri bat (edo bi, edo hiru edo batere ez) garenez gero. Eleberri honetako protagonista, Joseba Anabitarte, eskizofrenia batean bizi da. Unibertsitateko irakaslea da, aspertuta dago gure hemengo giro politikoarekin. Baina aspertze horien arrazoiak oso ezberdinak izan daitezke andrearekin baldin badago edo koadrilako bere lagun minarekin, edo Zuriñe bere ikaslearekin. Alaskako unibertsitate batetik etorri zaio eskaintza bat, Euskal Herriari buruzko ikastaro bat emateko. Aukera ederra iruditzen zaio Euskal Herritik ihes egiteko. Edo beste zer edo zeretik doa ihesi? Kontua da ihesi doala, behintzat. Alaskan, bakar-bakarrik, eta gure herriari buruz deus ez dakitenen aurrean, Euskal Herriaren historia fantastiko bat asmatzen du. Gazia da, sarkasmoz betea, lehen hitzetik harrapatzen zaituena, pindartsua. Hitz batean, umoretsua da, bai, eleberri labur hau, baina irakurri ostean min eragiten duena.

Etxe hutsean
  • Language: eu
  • Pages: 77

Etxe hutsean

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2009
  • -
  • Publisher: Alberdania

Gertakari latz batetik abiatuta —autoreari ia batera hil zaizkio aita eta ama—, haien etxe hutsaren barruan kutxa huts hits bat balitz bezala sentitzen du, eta modu naif batean egiten du bertako bisita, oroitzapenak aletuz, sentimenduei askapen baimena emanez, heriotzaren berri eta giza kondizioarena ematen du. Linazasorok haur eta gazteei zuzendutako liburua dela esaten du, baina helduen sailean sartu dugu, ez dugulako haurrentzako poesia sailik, baina baita helduentzako literatura ere izan daitekeelako.

Ahardikeriak
  • Language: eu
  • Pages: 140

Ahardikeriak

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2004
  • -
  • Publisher: Alberdania

Lurrin-denda batean lan egiten duen neska arrunt baten zerri eme edo ahardi bihurtzea kontatzen da nobela honetan. Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke eta alegia samur eta aldi berean bortxazkoa da giza aberearen gainekoa, umore beltz finez kontatua. Kontakizunean barrena ikusiko ditugu pasatzen politiko lizunak, telezaborrako aurkezle ankerrak, zuzendari bihotz gabeak, hainbat egoera eta gertakari izugarri bezain ezaguterrazak: gure gizartearen argazki groteskoa eta demasa. Marie Darrieussecq idazle baionesaren aurreneko nobela izan zen Ahardikeriak, 1996an argitaratua, eta arrakasta itzela izan zuena Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero.

Txoria
  • Language: eu
  • Pages: 124

Txoria

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2006
  • -
  • Publisher: Alberdania

Neskatila batek kontatzen du. Ama hila da. Aita urruti dago, beti kanpoan. Neskaren ardurapean dago neba txikia. Amaorde bat pasatzen da beren bizitzan, eta pasaera labur hori aitaren indarkeriak markatzen du. Haurrak bakarrik geratzen dira, auzoen begirada errukitsu baina itsupean, gizarte hautsi baten erakusgarri. Neskatilak, pixkanaka, aitaren indarkeriazko harremanak errepikatzen ditu neba txikiarekin. Hori guztia Koreako gizartean, alde batetik aurrerapen modernoez inguraturik, eta bestetik ikusmolde tradizionalen zama handiarekin. Eme eta bare hasten den istorioa garraztuz eta gogortuz doa, eta erruki budistaren zantzu urriek ezin dute ezabatu patuaren atzaparraren zauri gaiztoa.

Etorkizuna
  • Language: eu
  • Pages: 136

Etorkizuna

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2006
  • -
  • Publisher: Alberdania

Heldu orainari dio zuhur-hitzak, \'etorkizuna gure esku dago\' errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuin-sorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko. Beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke. Autoreak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan; beti bezain iradokizunez betea, hala ere. Ez da erraza esaten horietako zein osagaik behartzen duen irakurlea ipuin bakoitza hasi eta bukatu arte ez eskuetatik uztera, beharbada denen nahasteak. Segurua dena da ipuin bilduma irakurri eta nekez ahaztuko dituela bertan kontatzen direnak eta aktoreak.

Kontu-jaten
  • Language: eu
  • Pages: 204

Kontu-jaten

  • Type: Book
  • -
  • Published: 2006
  • -
  • Publisher: Alberdania

Eskarmentu handiko emakumeak dira. Gure herriko emakume adin batekoak. Kamera baten aurrean jarri ditu kazetariak. Ez, ez daude ohituta kamerari erantzuten. “Baina zer jakin nahi duzu?”, galdetu dute maiz. Haurtzaroa eta gaztaroa nolakoa izan zuten jakin nahi du kazetariak. Eta kontatu egin dute. Kazetariak idazleari pasatu dio grabazioa, eta idazleak haiena jaso, eta bere uztatik erantsi du zerbait. Helduek, mahaian eserita, hizketan ari direla, haurren bat adi-adi sumatzen badute, esan ohi dute: “ari zara ba orain ere kontu-jaten”. Arantxa Iturbek berarekin batera jarri gaitu mahai honetan, gure herriko emakume eskarmentudunen mahaian, kontu-jaten.