You may have to Search all our reviewed books and magazines, click the sign up button below to create a free account.
Ez du soberako hitzik. Ez dizu emango deskribapen xeherik, argumentu aberatsik, pertsonaien nortasun konplexurik. Motzera jotzen du beti egileak, mamira, muinera; horregatik bihurtu da Karlos Linazasoro genero laburraren egile goren, zorrotz eta emankorrena. Umorearen gama zabala, ironiatik absurdora; gogoeta ustekabekoak, noiz kitzikagarri, noiz sakon pentsatzekoak; mundua hankaz gora jartzen duten burutazioak, zoroak nahiz zuhurrak; sentsibilitate minbera baten aitorpen lotsatiak eta ziri lotsagabeak? Horiek guztiak topatuko ditu irakurleak liburu hirukoitz honetan, laburrean beti luze eta oparo.
99 idazki, 99 gutun, 99 parabola, apotegma, aporia edo poema: estilo-ariketa sorta bat ondu du Karlos Linazasorok, naufrago bat asmatu sujet eta gaitzat, eta horren inguruko bariazioak sortu gero, doinu berberaren bihurritze, luzatze, luzitze eta adarjotzea balitz bezala. Asko dute testu hauek poesiatik, jolasetik, gogoetatik. Eta bertan, ezarian eta nahi ezta bezala, egileak hitz egiten digu bakardadeaz, eta oroiminaz, eta gauza konkretu eta abstraktuez, eta zeru-lurrez, eta itsaso-lehorrez, den eta ez den guztiaz eta ezerezaz
Literatura Hiztegi Tekniko Laburra idatzi du Karlos Linazasorok. Idazlan jantzi eta akademikoa, urteetako lanaren emaitza, literatura genero nagusien berri xehea ematen duena, ordena alfabetikoan, Adagiotik Zientzi Fikziora, berezitasun guztiz partikular batekin: definizio bakoitzaren ondoren, egileak berak sortutako adibideak datoz beti, apaingarri baino gehiago, obraren benetako mamia eskainiz. Idazle oparo, trebe eta malgu baten orain arteko lan gorentzat jo dezakegu hau: Linazasororen gustuko gaiak eta obsesioak aurkituko ditu irakurleak bertan, umore fin batzuetan ironiko besteetan absurdoa, argumentuetarako asmamen izugarria, amodiorako isuri diskretua, munduan arrotz sentitzearen kontzientzia, errealitatea azpikoz gora jartzeko joera eta sormena salbazio-oholtzat aldarrikatzea, guztiok itoko gaituen naufragioaren zain.
T.ko udalbatza eratzen den egun berean, alkate eta zinegotzi berriak beren karguaren zina egiten ari direla, horra non hartzen duen plaza giza aldra anomiko bezain arriskutsuak. Armaturik datoz, haserre datoz. Zer nahi dute? Ez dakigu, baina bahiturik daukate udaletxea, eta haren barnekoak oro. Abiapuntu horretatik, eleberri zoro edo zoragarri bat eraiki du Karlos Linazasorok, zeru-lurrak batuz eta direnak eta ez direnak elkarrekin nahastuz, ironiatik absurdorainoko koloreekin marraztuz gizakiari eta gizarteari buruzko ipuin edo parabgola edo dela delako sailkaezin bezain gomendagarri hau.
Hiru egun jitoan igaro ondoren, naufrago jubilatu batzuk uharte apartatu eta jendegabetu ba-tera heldu dira. Hogeita bi gizon-emakume dira, jubilatuak guztiak, oporretara joan direnak. ?Eta orain zer egingo dugu? ?galdetu zuen agure batek, hodeiertz neurtezinari begira. Hitz haiek entzutean, bi emakume zahar negarrez hasi ziren. ?Non gaude? Zer gara? Nondik gatoz? Nork jasoko gaitu? Zer gertatuko da gure seme-alabekin? Elkarteko lehendakariak, hemendik aurrera Bat izango den horrexek, emakume negartiei palpar luzea ferekatu, eta ondoren esan zuen: ?Bukatu dira pitokeriak! Antolatu beharra daukagu. Zenbat gara, ea, ikus dezagun: hogeita bi. Guztiak gaude eta! Ongi ba: hemendik aurrera, antolakuntza militarra. Utikan izenak. Gutako bakoitzak zenbaki bat izango du. Ni, adibidez, Bat izango naiz. Noski, eder-ederra zarelako zu... ?Ez! Lehendakaria naizelako! Eta konforme ez dagoenak ospa egitea du. ?Esango didazu nola... ?Ongi, zu, Bi; zu, Hiru... Eta horrela, gauden ordenari jarraituz, Hogeita bi arte. ?Eta norbait hiltzen bada, zenbakiak bere hartan mantendu edo egokitu egiten dira?
Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz... hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.
Haikua Japoniako poesia-molde tradizional bat da, bere trinkotasun eta edertasunagatik mundu osora zabaldu dena aspaldi honetan. Hamazazpi silabako poema-modu hori bereganatu du Linazasorok ere liburu honetarako, eta hiru partetan banatu du liburua, beste hainbat gai betidaniko bezain unibertsal lantzeko haietako bakoitzean: natura, maitasuna, denbora.
Gorraizea daukala-eta, eta entzungailua jarri behar du belarrian istorio honetako protagonista eta kontalariak. Hortik abiatuta, nobela harrigarri bat garatzen du Karlos Linazasorok: elementu autobiografiko zenbait hartuz eta parodiatuz, bikotearen egunerakotasunaren gazi-gozoiak azalduko dizkigu, bere lehen liburua egin nahi duen idazlearen nahiak eta ezinak, bizitzak edozein unetan agertzen diazkigun aurpegi zentzugabeak... Egileraren nortasuanz gainea, umorea da eleberri osoaren lokarri nagusia, batzuetan ironiara eta besteetan absurdora jotzen duen omore fin bat, irribarrea inoiz galdu gabe eramengo gaituena orriz orri.
1000 aforismo ondu ditu Karlos Linazasorok liburu honetarako. Genero berezia da aforismoa: itxuraz sinple, baina ondo egiteko trebetasun aparta behar duena, tolosarrak erakusten duena bezalakoa. Gogoeta txundigarriak, poesia printzak, mikroipuinak, adar jotzeak, paradoxak eta bestelakoak aurkituko ditugu pasarte laburrotan, guztiak ere egileak ohi duen zorroztasunez eta ironiaz landuak.
Egileak, liburu honetan, txunditurik begiratzen dio bizitzari, eta aldi berean burlaize pixka batekin, inguruan agertzen zaiona erabat benetakoa ote den zalantza egingo balu bezala. Ironia eta malenkonia punttu bat ageri da bere poemetan. Maitasuna da liburuaren ardatzetako bat; trena, txorimaloa eta urteko hilabeteak ere hartzen ditu gaitzat..