You may have to Search all our reviewed books and magazines, click the sign up button below to create a free account.
Bertso minez kronika luze bat da, bertsoa aitzakia hartuta, Joseba Zubimendi idazle donostiarrak 1939an, hil bezperetan Kanbon idatzia. Politikoak, euskaltzaleak, bertsolariak, musikariak… Errepublika garaiko euskalgintzaren galeria eskaintzen digu egileak, datu historiko, gogoeta eta oroitzapenez aberastua. Honek guztiak saiakera historiko-sentimental mindu bat osatzen du, gerraren gorrotoz eta mundu suntsitu baten ebokazioz. Saio berezi ederra, orain arte, harrigarria bada ere, ezagutzera eman ez dena. Berezkoa zuen gipuzkerari Lapurdiko euskararen eztitasuna erantsita, artikulugintza ugari batean trebatutako estilo bizi eta eliptikoa darabil Zubimendik, hagitz modernoa egiten zaiguna.
Benetako hiri bihurtzeko urratsak XIX. mendearen hondarretan eta XX.aren hastapenetan egin zituen Donostiak. Geroztik nolabait euskaldun izateari eutsi dion hiriak, mende beteko ibilbidean mugarriak ezartzen jakin zuten gizon-emakumeen lanetan bilatu behar ditu erroak. Sortzez edo bizitzaz donostiar izandakoen galeria hau euskaldun izateko modu anitzen erakusle da, alde askotara ahanzturaren itzalera eroritako garai zabal baten lekuko.
Etengabe eraldatzen ari den hiria da Donostia; hirigintzak landa eremua jan du eta horretan jarraitzen du sutsu, geldiezin, atzera bueltarik gabeko bidean. Donostian baziren baserriak. Haien izena eta oroimena gordetzea izan da autoreen asmo laudagarrietako bat. Baserriak eta baserritarrak izan baitira batik bat gure bazterren eta gure paisaiaren moldatzaileak. Baserriak baitira oraindik zutik gelditzen zaizkigun eraikinik zaharrenak, Donostiako monumentu preziatu izan beharko luketenak, besteak beste Lugarizko Unanue eta Zuatzu, Altzako Txipres eta Ubegi, Loiolako Patxillardegi, Zubietako Aliri eta Berridi. Baina eraikuntza horiez gain, badira desagertu zaizkigun beste hainbat bazter ere, d...
Donostia, urtero-urtero, urtarrilaren 20ko hogeita lau orduak etenik gabeko danborrada batean murgiltzen den hiria da. Taldean bilatu beharra dago Raimundo Sarriegiren musikak indarra eta kohesioa ematen dion festa honen izaera. Izan ere, hasiera-hasieran, herri elkarte batzuen egiteko partikularra izan zen, baina historiaren joanarekin, danborrada, onarpen handiagoa izateaz gainera, talde emankizun baten erreferentzia bihurtu da, donostiar guztiak inspiratzen, hunkitzen eta liluratzen dituena. Danborradak, bere izatean, arimari dei egiten dio, eta arimak taldearen sentitzeko moduaren muina eta barneko perfumea laburbiltzen ditu. Urteko egun bakar batean kontzentratzen da osorik jai eta emozioen memoria guztia, doinu herrikoien erreferentzietan, danborradetan gaur parte hartzen duten milaka eta milaka herritarren instrumentazioan. Liburu hau donostiarren memoria sentimentalaren ikur maiteenetako baten interpretatzeko saioa da, baina era berean da bere tragedia guztiak festa kutsagarri bihurtzen asmatu zuen hiri bati egindako kantua ere.
“Gipuzkoarra eta donostiarra naiz: aurrenekoa gustatzen zait; bigarrena, asko ez”. Horrela hasten da Donostiari buruz Pío Barojak idatzi zituen testuen hautaketa hau. Berrogeita bost urte zituen esaldi hori idatzi zuenean eta hirurogeita hamarretik gora azken parteko oroitzapenak argitaratu zituenean. Barojari ez zitzaion Donostia atsegin, askotan esaten du. Liburu honetan ikasiko ditugu bere arrazoiak. Arrazoi batzuk galduko ziren gaur egungo Donostian, beste batzuk hor egongo dira seguru asko; garbi dagoena da Donostiarekin lotutako haurtzaroko oroitzapen asko gorde zuela Barojak buruan. Begirada maitekorra eta samurra atxikitzen du haurtzaroan entzun zituen kantuen gainean, eta, bate...
Pasa den mende hasierako aldizkaria dugu Argia. XX. hamarkadan hasi zen kaleratzen Donostiako astekari hau, Bittor Garitaonaindia eta Gregorio Mujikaren bultzadari esker. Egunkari itxurakoa zen, dotorea. Maiztasunez argitaratzen zen lehen argitalpena zenez, euskaltzaletasunean mugitzen ziren dendadunek eta enpresariek ez zuten aukera alferrik galdu, eta orrialde haietan egin zituzten bezeroak erakartzeko lehen saio xumeak; zortez batzuetan, zorterik gabe beste zenbaitetan, irudimenez eta freskotasunez sarritan. Nolanahi ere, gaur egungo euskarazko publizitatearen aitzindariak izan ziren. Liburu honetan lan horien lagin eder bat bildu da, nondik gatozen hobe ulertzea baliagarria baita nora goazen jakiteko.
Presents contributions of leading scholars to the field of orally improvised poetry. Includes papers on Hispanic and extra-Hispanic improvised poetry as well as papers in which leading practitioners of bertsolaritza studied their own poetic art and its techniques.
Este libro ofrece una panorámica del exilio que padeció el pueblo vasco tras la Guerra Civil. El volumen, escrito en homenaje al profesor José Ángel Ascunce Arrieta, incluye una entrevista con él y quince colaboraciones de especialistas del ámbito nacional e internacional. Los ensayos recogen la pluralidad del exilio vasco al cubrir tanto a intelectuales nacionalistas vascos (Aguirre, Onaindía, Oñatibia, Zaitegui, Azpiazu, el grupo Antzerki, Monzón, Ametzaga, Martín de Ugalde) como a republicanos (Ugarte, López Miarnau, Mansilla, Álvarez Arregui, Guilarte, Champourcin, Elío, Blanco Aguinaga, Martín Elizondo, Imaz, Larrea y Olarte). Los estudios asimismo abarcan todos los géneros literarios y campos como la filosofía, pintura y publicaciones periódicas. Los temas abordados incluyen el recuerdo traumático de la guerra, la nostalgia por la tierra y el mantenimiento del euskera y de las costumbres nacionales, la adaptación al país de acogida, y la reflexión humanista y universal.
Aulestia takes a scholarly and in-depth look at the art of the bertsolari. In a fascinating text, the author examines the history of a tradition that is truly unique and completely Basque. He introduces and analyzes the performing styles of great bertsolariak, including Xabier Amuriza and Jon Azpillaga.